Fernando Etxegaraik irabazi du hirugarren trail lasterketa

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 15a

Bertze behin ere Berako lasterkariak ez du huts egin, eta aise nagusitu da Sara Korrikak hirugarren aldiz antolatu duen ibilbide luzeko mendi lasterketan. Oren bat eta 58 minutu behar izan ditu 25 kilometroen egiteko, iaz baino bi minutu guttiago. Bigarren postuan Oier Ibarbia izan da, baina lehen bien artean tarte polita izan da, zazpi minutukoa, hain zuzen ere. Hirugarren postua Iñigo Lasaga etxalartarrarentzat izan da. Lehen saratarra Philippe Vacquie izan da 17. postuan, bi oren eta 19 segundoko denborarekin. Bera ere joan den urtean baino zortzi minutu fiteago ibili da. Urteak pasa ahala lasterketa handitzen ari da, aurtengoan iaz baino 20 lagun gehiagok parte hartu baitute, 336 lasterkarik, alegia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun