Maiatzaren 27tik ekainaren 2a arte Granadara joanen dira eskolako ikasleak

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 15a

Gobernuaren ‘Eskola Ibiltariak 2008’ programaren barne

Nafarroako Gobernuak antolatutako Eskola Ibiltariak 2008 programaren barne, eskolako ikasleak Granadara (Andaluzia, Espainia) joanen dira heldu den maiatzaren 27tik ekainaren 2ra. Gobernuaren ekimen hau seigarren mailako ikasleei bideratua dago, baina Iturenen kasuan bortzgarren eta seigarren mailako ikasleek izanen dute joateko aukera. Gaztelania praktikatzea da helburua, eta egitasmoa aitzinera eramateko guztira 2.777 euroko laguntza jasoko dute.
Ikasleek doan izanen dute dena: ekintzak, egonaldia, bidaia... Madrilera autobusez joanen dira eta han trena hartu ondotik ailegatuko dira Andaluziara. AIpatu, Areso eta Madrilgo talde batekin ibiliko direla han. Dagoeneko bertze ikasleekin harremanak hasiak dituzte eskutitz eta posta elektroniko bidez, eta ziurrenik familietan banatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun