Gazteentzako jarduerak Donezteben uztailean

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 15a

Nafarroako Kirol eta Gazteria Instituak antolatuta, gazteei zuzendutako hainbat ekimen eginen dira uda honetan Nafarroan eta Nafarroatik kanpo. Hain zuzen, landuko diren programen artean bat Donezteben eginen da, Italiako eta Txekiar Errepublikako gazteekin. Uztailean izanen dira, uztailaren 1etik 10era bat, eta 22tik 31ra bertzea. Lehenbizikoa 15 urtetik 17 urtera bitarteko gazteei begira prestatu dute, eta bertzea 14tik 17 urtera bitartekoentzat. 28 lagunentzako tokia dago bakoitzean eta 197 euro ordaindu beharko dute parte harte hartu nahi dutenek. 180 euro, berriz, gazte txartela dutenek. Urrutiago joan nahi dutenek ere aukera zabala dute. Aurretiko izen-ematea apirilaren 25a baino lehen egin beharko da 902 230 400 telefonoan, astelehenetik ortziralera 9:00etatik 19:30era.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun