Donamariako Udalak ahobatez onartu ditu alkate eta zinegotzien legealdi berriko soldatak. Alkateak urtean 6.588 euro gordin jasoko ditu, Gizarte Segurantzako kuota kontuan hartu gabe. Astean sei ordu inguru dedikatu beharko dizkio alkatetzari. Bertze sei zinegotziek, berriz, joaten diren pleno edo bilkura bakoitzeko 170 euro jasoko dituzte, eta urtean gehienez ere 1.018,09 euro jasotzen ahal izanen dituzte.