Iazko saria jaso du Lizun gaztandegiak

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 15a

Apirilaren 9an Nafarroako Idiazabal gaztaren aurkezpena egin zen Iruñean, eta Sunbillako Lizun gaztandegia han izan zen. Ekitaldian jaso zuen, hain zuzen, 2007an eman zioten kalitatearen erregulartasun saria. Azken bortz urteotan, lau aldiz jaso du sari hau Epetxenekobordado gaztandegiak eta 1997an ere sari berdinarekin etxeratu zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun