Aldaketarik gabe segitzen dute Larraburua Jubilatu Elkartean apirilaren 6ko Batzar Orokorraren ondotik. Junta-berritze kontuak ateri zirenean, inork ez zuen aldaketarik proposatu eta horrenbertzez, Jose Jabier Zubietak segituko du lehendakari. Anuntxi Agesta izanen da presidenteordea. Virginia Arburuak beteko ditu diruzain lanak. Manuel Agirrek segituko idazkari, Jabier Irisarrik bokal eta Paul Corralesek bigarren bokal. Aurten eginen dituzten ateraldien artean, Igantzira joanen dira San Juanetan, San Juan Xarrera. Andre Mari inguruan egun bateko bertze bidaia eginen dute, eta aitzinera begira, gehiago ere sortuko direla erran digu Jose Jabier presidenteak.