Usoa Kooperatibako batzar orokorra

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 15a

Larunbat honetan, apirilak 19, Usoa Nekazaritzako Kooperatibak urteroko batzar orokorra eginen du. Kultur Etxean izanen da batzarra, ilunabarreko 8etan. Landuko dituzten gaien artean 2007ko kontuak, 2008ko aurrekontua eta junta berritzea izanen dira. Batzarra akabatutakoan, urtero bezala, afari baten inguruan bilduko dira bazkideak La Basque erretegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun