Apirilaren 7an, gauez, lapurrak sartu ziren Landagain Eskolan. Joxe Mari Remiro zuzendariak kontatu digunez, aretoko sarreratik sartu ziren eskolara, atea bortxatuta. Barrenean ibili ziren, hainbat arrasto utziz, eta jangelatik 150 euro ebatsi zituzten. «Susmoak baditugun arren, ez dakigu nor izan den. Espero dugun bakarra da berriz ez gertatzea», erran digu Remirok.