Nafarroako Gobernuko Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuak jakinarazi duenez, aste honetan, hiru egunez erabat moztuko da N-121A errepidea Endarlatsa eta Bera artean, leherketak egin behar direlako.
Asteartean bi orduz
Lehendabiziko mozketa asteartean, apirilaren 15ean eginen da, eguerdiko 12:00ak eta 14:00ak artean, 69,750 eta 70,150 kilometroen artean. Bi orduz itxia beharko dute bidea.
Asteazken eta ortziralean, ordu laurden batez
Asteazkenean, apirilaren 16an, berriz, ordutegi berean itxi beharko da N-121A errepidea, 68,250 eta 68,750 kilometroen artean eta, ordu laurden batez irekiko omen dute bidea. Ortziralean, apirilaren 18an, eguerdiko 12etatik 14:00etara, ordu laurden batez itxiko dute bidea, 71,350 eta 71,650 kilometroen artean.
Txandakako pasabidea
Gainera, egunero bezala, hainbat zatitan txandakako pasabidea emanen da errepide honetako obrengatik, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:00etara. Horregatik, bidai luzea dutenek A-15 autobidea erabiltzea eta bertzenaz, ordezko bideak aukeratzea aholkatu dute Nafarroako Gobernutik, baita kontuz eta seinaleak errespetatuz ibiltzea. Nafarroako errepideei buruzko informazio eguneratua topatu daiteke www.cfnavarra.es/obraspublicas web orrian edo 900 400 100 doaneko telefono zenbakian.