Baztan futbol taldeak kasik segurtatu du Preferenterako igoera

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 14a

Berako Gure Txokoa, aldiz, jautsiera postuetan gero eta murgilduagoa dago

Asteburuko futbol jardunaldiak gozotik bezain gazitik utzi du eskualdeko kirol talde nagusientzat. Baztanek etxetik kanpo irabazi eta kasik segurtatu egin du Preferentera igotzea. Lau partidaren faltan 9 puntuko aldea ateratzen dio bigarren sailkatuari eta 10ekoa bigarrenari. Heldu den aste hondarrean Giltxaurdin Union Mutilverari irabaziz gero, heldu den denboraldian Preferenten jokatuko luke Baztanek. Berako Gure Txokoak, aldiz, gero eta zailagoa du Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan segitzea, Matzadanjokatutako partidan arerio zuzen baten kontra, Urnietaren kontra galdu ondotik. Doneztebek irabazi, Beti Gaztek berdindu eta Aurrerak galdu egin dute aste hondar honetan, baina hauek ez dute ez goitiko arriskurik. Hona asteburuko emaitza guziak.

FUTBOLA

Nafarroako Preferenten
Aurrera 0 – CD Pamplona 3.

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan, igoera fasean
Gazte Berriak 0 – Baztan 3 (Mikel, Agustin eta Borja).

Nafarroako Erregionaleko lehen mailako kopan
Doneztebe 3 (Iker Irazoki, Asier Hernandorena eta Aritz Baleztena) - Castillo de Tiebas 2.

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Irun 1902, 1 - Beti Gazte 1 (Jon Alberro).
Gure Txokoa 1 (Alain Morcillo) – Mariño 2.

Emakumeak, Gipuzkoako Kopan
Beti Gazte 6 (Erika Txoperenak 2, Miren Zudaire, Garazi Mitxelena eta Irantzu Etxebestek 2) – Intxaurdi B 1.

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean eta kopan
Beti Gazte 0 – Hernani 1.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopan
Pasajes 5 - Gure Txokoa 1 (Mikel Goienetxe).

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean
Arrasate 3 - Beti Gazte 0.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan
Gure Txokoa 3 (Ruben Pedrosa, Julen Errandonea eta Luka Remiro) – Pasajes 0.

Neska kadeteak, Futbol7ko bigarren fasean
Gares 3 - Beti Gazte 3 (Haizea Irigoien, Olaia Iantzi eta Maddi Arriola).

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopan
Gure Txokoa 3 (Mikel Aldazabalek 2, Mikel Moreno) – Dunboa Eguzki 1.

Nafarroako infantilen lehen mailan
Iruña 3 – Doneztebe 0.
Ardoi 2 - Beti Gazte 1 (Koldo Ordax).

Nafarroako Alebinak futbol-7, 2. Fasean
Errotxapea 3 – Doneztebe 3.

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako bigarren mailako igoera fasean
Tolargi 1 - Gure Txokoa 4 (Igor Pando, Jose Luis Tapia eta Aritz Perezek 2).

ESKUBALOIA

Senior gizonezkoen bigarren mailan
Erreka 16 – Anaitazarra 35.

Kadete mutilak
Erreka 25 – Huarte 42.

Infantil neskak
Erreka 25 – Loyola 37.

Alebin mutikoak
Mendillorri 5 – Erreka 34.

Errekako kadete eta alebin mailako neskek atsedena izan dute.

SASKIBALOIA

Kadete neskak
Toki-Ona Bortziriak 2 – Navarro Villoslada A 0 (ez aurkeztua).

Preinfantil neskak
Toki-Ona Bortziriak 2 – Netto Alsasua 0 (ez aurkeztua).

Minibasket mixto
Toki-Ona Bortziriak 38 – Netto Alsasua A 73.

Preminibasket neskak
Toki-Ona Bortziriak 25 – Aranguren 97, 50.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun