Nafarroako Gobernuak, udako oporrak iritsi baino lehen, atseden lekuak edo plazas de descanso delako zerbitzua eskeintzen du. Erran nahi baita, familian menpekotasun duen pertsonaren bat izanda, zaintzaleei zuzendutako eskeintza da. Ekainetik irailera menpekotasuna duena Zahar Etxean ingresatzen da, eta familia denbora hori 'deskansatzeko', atseden hartzeko erabili dezake.
Izen ematea apirilaren 15a baino lehen
Ekainetik irailera irauten duen zerbitzu honetan apuntatzeko epea apirilaren 15a artekoa da. Menpekotasuna duen pertsona Zahar Etxean ingresatuko litzateke, hilabete baterako eta ordaindu beharreko tasa, diru iturrien araberakoa da. Informazio gehiagi Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan edo Osasun Etxeko Gizarte Langilearekin harremanean jarrita lortzen ahal da.