N-121A errepidean egiten ari diren moldaketa lanen ondorioz, Igantzi eta Sunbilla artean erabat itxiko dute errepidea asteburu honetan, apirilaren 5etik, larunbat gaueko 11etatik, apirilaren 6ra, igande goizeko 11etara. Denbora tarte horretan zubia eraikitzeko 110 metro luzerako egitura aurrefabrikatua montatu eginen dute Berrizaungo hiru karrilen inguruan. Zubi horrek garai bateko trenbidea, Bidasoa ibaia eta gaur egungo errepidea gaindituko ditu. Zubia akautzen den lekuan, Basataundiko tunela hasiko da, 450 metrokoa eta hortik Berrizaunera aterako da errepide berria. Honela, zubiaren lanak akautzen direnean, tunelekoak hasteko modua izanen da.
12 orduz itxia
Beraz, larunbat gauean eta igande goizean, Iruña aldetik datozen ibilgailuek Sunbillaraino joaten ahalko dira eta Irunetik datozenek Berrizauneraino. Bi noranzkoetan zabalik egonen da errepidea, baina hortik aitzinera ezin izanen da segitu. Beraz, hamabi orduz itxia egonen da errepidea, baina egin beharreko lanak lehenago akautzen badira, errepidea ere abudoago irekiko da.