Gizonezkoen moda

ttipi-ttapa 2008ko apirilaren 1a

TTIPI TTAPA

Agur pitiloei, galtza zabalak daude modan

Gizonentzako estilo berria iragarri dute uda eta udaberri honetarako adituek. Hala, alde batetik, motorzaleen jaka maiz ikusiko dugu, papar haundiekin eta kremailera alde batera duela. Ibilgailuen mundua alde batera utzi eta eguneroko jantzi izatera igaroko da jaka hori. Horrekin batera, trencha ere ez da desagertuko, kolore biziekin gainera.

Galtza zabalak eta ator estuak ikusienak izanen dira, galtza pitilloak alde batera geldituko baitira. Galtza piratak txalekoekin eta atorrekin jantziko dira.

Berako Martzutzak dendan gizonek ere modari gero eta gehiago begiratzen diotela antzeman dute. Eta aurten, “ator eta poloen arteko nahasketa direnak jantziko direla azpimarratu digute, estanpatuekin”.

Irungo Capelletin , berriz, ehun erabiliena zein izanen den azaldu digute: “algodoia da alkandora eta kamisetetan gehien eramanen dena”. Galtzetan, ordea, bakeroak nagusi. %80an bakeroak izanen omen dira. Hauek iaz baino pixka bat estuagoak omen datoz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun