Hatsaren Poesia eguna igandean

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 31

Hatsa Elkartearen ekimenez, Hatsaren Poesia Eguna eginen da igandean Senperen. 10. edizioa du hau eta hala, iragan 10 urteotan Euskal Herri osotik hurbildu zaizkion 230 olerkari eta olerki tailerretan parte hartu duten 780 haur eta gaztetxo omenduko ditu, guztien artean idatzitako 2.350 olerki goraipatuz. Oxtikenean, 12:00etan emanen zaio hasiera egunari, olerkarien azken poesia bilduma aurkeztuz. 13:30ean Larraldean olerki bilduma idatzi dutenen artean zikiro jatea eginen da eta 16:00etan leku berean Barneko burbuilak ikuskizun poetikoa eskainiko da. Ondotik, berriz, olerkiak irakurriko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun