Nafarroako Gobernuko Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuak jakinarazi duenez, aste honetan, bi egunez erabat moztuko da N-121A errepidea Endarlatsa eta Bera artean, leherketak egin behar direlako.
Asteartean 15 minutuz
Lehendabiziko mozketa asteartean, apirilaren 1ean eginen da, eguerdiko 12:00ak eta ordubiak artean, 71,350 eta 71,650 kilometroen artean. Ordu laurden batean irekiko da berriro errepidea.
Ortzegunean bi orduz
Ortzegunean, apirilaren 3an, berriz, ordutegi berean itxi beharko da N-121A errepidea, 70 eta 70,400 kilometroen artean eta, bi orduz itxi beharko dute bidea.
Txandakako bidea
Gainera, egunero bezala, hainbat zatitan txandakako pasabidea emanen da errepide honetako obrengatik, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:00etara. Horregatik, bidai luzea dutenek A-15 autobidea erabiltzea eta bertzenaz, ordezko bideak aukeratzea aholkatu dute Nafarroako Gobernutik, baita kontuz eta seinaleak errespetatuz ibiltzea. Nafarroako errepideei buruzko informazio eguneratua topatu daiteke www.cfnavarra.es/obraspublicas web orrian edo 900 400 100 doaneko telefono zenbakian.