Azken hauteskundeetan ateratako zinegotziek Battit Laborde Geroko Sararen zerrendaburua izendatu zuten auzapez joan den ortziralean zortzi egindako bilkuran. Hamasei lagunek beretzat bozkatu zuten eta hiruk zuria. Henri Dutorunier izanen da lehen axuanta eta arloka bertze lau izendatu dituzte: Jean Mixel Jauregui diru kontuetan, Pierre Arotzarena gizarte-ekintzetan, Pettan Errandonea laborantzan eta Mixel Urbistondo kultura eta ondarean. Auzapez berriaren izendatzeak arreta handia sortu zuen, eta herritar frango hurbildu zen Herriko Etxera. Heldu den ortziral ilunabarrean berriz bilduko dira hainbat batzorderen osatzeko.
Laborden zerrenda izan da haueskundeetan irabazle nagusia. Lehen itzulian bere zerrendatik 12 hautetsi pasatu ziren, Pierre Arotzarena (893 botu), Battit Laborde (868), Jean Mixel Jauregui (864), Pierre Indaburu (836), Marie Helene Oronoz (833), Pantxo Barneix (816), Henri Dutournier (811), Frederic Barrenetxe (793), Christine Sorhouet (792), Mixel Urbistondo (772), Pettan Errandonea (767) eta Monique Soudre (756). Gaineratiko hautagaiek ez zituzten izan beharrezkoak ziren botoak lehen itzulian pasatzeko, eta beraz, bigarrenera aurkeztu behar izan zuten.
Geroko Sara zerrendatik gelditzen ziren zazpi hautagiak aurkeztu ziren, eta Segidaren zerrendako bertze zazpi. Bigarren itzulia pasatzeko lehen zazpietan egotea aski zen pasatzeko. Kasu horretan auzapez berriaren zerrendatik bertze bortz pasatu ziren, Jerome Barrenetxe (759), Patricia Sahastume (753), Christine Mendionde (737), Jean Mixel Iratzoki (724) eta Dominique Roudier (723). Segida zerrendatik bertze bi lagun pasatu ziren, Annie Londaitz (693) eta Fabrice Iparagirre (691).