Ohorezko Mailarako igoera fasea jokatuko du Magna-BKT Elizondoko emakumeen eskubaloi taldeak. Aipatu genuen bezala, bi partida falta zituen taldeak eta puntu bakarra aski zuen. Igandean hitzordu zaila zuen Barakaldon, Baseti Zuazo liderraren etxean, baina Joxe Iturzaetaren neskek ez zuten alferrik galdu lehen aukera. 24 eta 25 irabazita, dagoeneko lortu dute denboraldiko lehen helburua eta larunbat honetan etxean jokatuko duten partidan, denboraldi bikaina txalotzeko aukera izanen dute zaleek. Orain, igoera fasea Elizondon jokatu ahal izateko lanean ari dira Baztan Kirol Taldekoak. Gainerako taldeei dagokienez, Gipuzkoako ligetan ari diren futbol eta areto-futbol taldeek ez dute jardunaldirik izan, bai ordea Nafarroan ari direnak.
FUTBOLA
Nafarroako Preferenten
Aurrera 2 (Arangoaren golak) – Lagun Artea 2.
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan, igoera fasean
Etxarri Aranaz 0 – Baztan 2 (San Jose eta Larregi).
Nafarroako Erregionaleko lehen mailako kopan
Doneztebe 4 (Asier Hernandorenak 2, Mikel Telletxea eta Urko Loiarte) – Beti Kozkor 2.
Nafarroako infantilen lehen mailan
C.N. Pamplona 0 – Doneztebe 3 (Ander Basterrak 2 eta Beñat Leiza).
Beti Gazte 5 (Unai Zamoranok 3, Mikel Sanchez eta Eneko Ariztia) – San Cristobal 2.
Nafarroako Alebinak futbol-7, 2. Fasean
Doneztebe 11 – Teresiano 2.
ESKUBALOIA
Emakumeen Lehen Maila Nazionalean
Baseti Zuazo 24 - Magna BKT 25. Ohorezko Mailarako Igoera faserako sailkatu dira baztandarrak.
Senior gizonezkoen lehen mailan
Erreka 33 – Tafalla 26.
Kadete mutilak
Erreka 29 – Atarrabia 39.
Infantil neskak
Itxako 42 – Erreka 11.
Alebin neskak
Itxako C 8 – Erreka 0.