Azken egunetan, gelditu gabe egin duen euriak beldurra sortu du berriz ere herritar anitzen artean. Lerro hauek idatzi direlarik Urdazuri ibaia aski gora zen Urguri aldean eta Ibarrunen baina suhiltzaileek ez zuten oraino ateraldirik egin. Prefeturak alerta horia piztu zuen martxoaren 27an. Dena den, orduan baino gorago ikusi izan dira urak eta uholderik gertatu gabe. Aintzirak ere usaian baino maila altuagoa izan du azken egunetan. Iazko bi uholdeak gogoan, beldur pizka bat sumatu da herritarren artean. Oroitzapen txarrak oraino gogoan duen Urguriko familia batek bi gau bederen hotelean pasa ditu.