Baztango Udalak eta Urdazubi eta Baztango Santiago Bideko Lagunen Elkarteak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute. Martxoaren 27an sinatu zuten Baztango Udaletxeko Ganbaran eta akordio horren bitartez, Udalak Berroetako Eskola zaharrean egokitutako aterpea Urdazubi eta Baztango Santiago Bideko Lagunen Elkarteari utziko dio datozen 20 urteetarako, erromesei babesa ematearren. Baztango Udalaren izenean Virginia Aleman alkateak sinatu zuen hitzarmena eta elkartearen izenean Pepe Fernandez d’Arlas lehendakariak.