Martxoaren 12an Berako Musika Eskolako ikasleek bisita egin zuten Zugarramurdira. Musika Eskolako ikasle bakoitzak bere musika tresna ekarri zuen eta denen artean arras kalejira polita egin zuten karriketan barna. Gero Museoko auditoriumean kontzertu bat eman zuten eta ondotik antzerki txiki bat Zugarramurdi eta Urdazubiko haurren laguntzarekin. Besta behar den bezala finitzeko, guztiei merienda bat eskaini zien Guraso Elkarteak. Goiko argazkia herrian egindako itzulian guraso zein ikasleei ateratakoa da.