Erakusketa Sorginen Museoan

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 31

Lehenago ere aipatu izan dugu Zugarramurdiko Sorginen Museoko azkeneko pisua gauza desberdinak antolatzeko erabili izan dela. Oraingo honetan margo erakusketa baterako baliatu da. Berako margolaria den Juan Carlos Olaetxeak bere kuadroak erakusgai izan zituen martxoaren 15etik 30era bitarte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun