Nafarroako Ingurumen Departamentuak oihaneko zuhaitzen 15 mintegi eratu ditu. Horretarako aukeratu diren lekuen artean, batzuk gure eskualdean daude, ingurumenean balio haundia dutela iritzita: Belaiberri inguruan (Aritzakun, Baztan); Malkorra inguruan (Zubieta); San Juan Xarren (Igantzi); Txarutako Erreka eta Itxundegi-Igurin aldean (Donamaria); Aranburun (Gaztelu eta Donamaria); Ortxaneko borda eta Telleriako borda inguruetan (Beintza-Labaien), Urdanola eta Agerregi aldean (Zubieta). Horrez gain, Ezkurran, Eratsun, Saldiasen, Zubietan eta Elgorriagan ere bertze mintegiak eratu dira, baita Bertizaranan ere, Bertizko Bagola aldean.