Xabier Elizalde Oskoz 23 urteko herritarrak profesionaletarako saltoa egin berri du. Joan den martxoaren 16an Garfe pilota enpresarekin debuta egin zuen Briviescas herrian, Burgosen, eta irabaziz ekin zion gainera profesionaletako ibilbideari. Altzugarai almandozta aitzinean zuela 22 eta 17 irabazi zieten Capellan II.a eta Aitor Elkorori. Gaztea da oraindik Elizalde eta ibilbide luzea du aurrez aurre. 40. orrialdean berari egindako elkarrizketa irakurtzeko aukera izanen duzue. Gure aldetik, zorterik onena opa diogu.