Ander Erasunen marka ahalegina

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 31

Igande honetan, apirilak 6, marka ahalegina eginen du 17 urteko aurtiztarrak. Doneztebeko frontoian 20 kanaerdiko erdibituz marka ofiziala ezartzen saiatuko da, eguerdiko 12etan. Egiten duen saioa Nafarroako eta Euskadiko Herri Kirol Federazioak kontrolatua izanen da, dopping analisi eta guzti.

Otsailaren 24an aposturako deialdia egin zien 19 urtez azpiko edozein aizkolariri. 16 kanaerdikotara 6.000 euro jokatzeko prest azaldu zen, eta martxoaren 7rako hitzordua jarri zuen Tolosako Kantabriko ostatuan. Ez zen inor azaldu apostua egiteko intentzioarekin, beraz , desafioa bertan behera gelditu zen. Hori dela eta, orain marka ahalegina egitera aterako da, hagitz momentu onean ikusten duelako bere burua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun