Larunbateko argazki erakusketarekin hasiko dira Kultur Egunak

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 31

Abenduan bertan behera utzitako Kultur Egunak apirilean eginen dira

Abenduan egitekoak ziren Kultur Egunak bertan behera gelditu baziren ere, Ibintza Kultur Taldeak apirileko asteburuetarako hainbat ekitaldi prestatu ditu. Larunbat honetan, apirilak 5, zabalduko da Kultur Egunetako egitaraua, Jagoba Manterola argazkilariaren erakusketarekin. Iturengo argazkiak izanen dira ikusgai, zaharrak nahiz berriak.

Apirilaren 12an, larunbata, Herriko Ostatuan bertso afaria izanen da Xabier Amuriza, Jon Barberena eta Aitzol Barandiaran bertsolariekin. Izena emateko zerrendak harategian eta ostatuan jarriko dituzte. Eta azkenik apirilaren 18an, ortzirala, talo jatea izanen da eta ondotik kantaldia Oiartzungo Oinutsik taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun