Indurain Fundazioaren laguntza kirolarientzat

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 31

Indurain Fundazioak urtero Nafarroako kirolari afizionatu onenei eta entrenatzaileei banatzen dizkien bekak eman zituen martxoaren 13an. Eskualdeko kirolariei dagokienez, kirol olinpikoetan, Beintza-Labaiengo Idoia Mariezkurrenak 4.800 euro jasoko ditu, Espainiako jabalina jaurtiketa txapelketan bigarren izateagatik. Skeet olinpikoan, Lesakako Fagoagatarrek hainbat laguntza hartuko dituzte: Itsasok lehen postua eskuratu zuen Espainiako txapelketan eta 3.000 euro hartuko ditu; Jone ahizpa zaharrena bigarren izan zen txapelketa berean eta 2.400 euro hartuko ditu eta Antonio aitak bosgarren izateagatik 1.500 euro hartuko ditu. Antoniok bertze 750 euro hartuko ditu Itsasoren entrenatzailea izateagatik. Judoan, Doneztebeko Noelia Ariztiak 1.800 euro hartuko ditu, 23 urtez beheitiko Espainiako txapelketan bigarren izan ondotik. Bere prestatzaile Oskar Mindegiak ere 450 euro eskuratuko ditu. Olinpikoak ez diren kiroletan, Agurtzane Obregozo Iruritako errugbi jokalariak 900 euro eskuratuko ditu, Europako txapelketan hirugarren izan ondotik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun