Urteroko ohiturari hutsik egin gabe, kinto bestak eginen dira aurten ere Malerrekan. 1970 eta1990 urteen artean sortutakoek heldu den apirilaren 19an Donezteben kinto bestak izanen dituzte. Horretarako aitzinetik izena eman beharko da, eta horretarako Titi ostatura jo edo bertzela, 639 928363 telefonora deitu (Nekane) beharko dute interesatuek.