Malerrekako Gazte Eguna eginen da larunbatean Donamarian

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 31

Hitzaldiak, herri kirolak, bertso bazkaria, kontzertuak... izanen dira

Malerrekako Gazte Asanbladak antolatuta, Gazte Eguna eginen da Donamarian larunbatean, apirilak 5. Goizean goizetik hasita hainbat ekitaldi izanen dira:
- 11:00etan AHTri buruzko hitzaldia
- 12:30ean herri kirolak.
- 14:30ean bazkaria Xabier Silveira, Alazne Untxalo eta Iker Gorosterrazu bertsolariekin.(Sarrerak Doneztebeko Ekaitza ostatuan salgai, 15 eurotan).
- 18:30ean Batukada Gaztetxearen alde.
- 20:00etan txalaparta.
- 21:00etan kontzertuak: Erru gabe, Kalapite, Borrokan, Banda Batxoki, Titadine, Kaskezur. (Kontzerturako sarrerak salgai 8 eurotan ostatu hauetan: Donamariako ostatuan, Doneztebeko Ekaitzan, Elizondoko Intzan, Leitzako Torrean, Lesakako Arranon eta Berako Katakun).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun