Aste Santuetako oporrak pasa berriak dira eta eskualdeko bertze herrietan bezala, gurean ere kanpotar jendea ibili da, herriko landetxe guztiak edo gehienak hartuta egon baitira egun horietan. Elizkizunak ere urtero bezala joan dira, baina aurtengoan eguraldi txarraren ondorioz, Ortziral Santuan ez zen prozesiorik egiterik izan. Goian ageri den 60. hamarkadako argazki honek urte saila ditu eta ikusten denez ez du gaur egungo prozesioaren antza haundirik. Urte hartan maiordomoa Gartzibaitako Eusebio Ganboa zen eta kofradiako kandelarekin Telleriako Prudentzio Ganboa bere anaia. Eramaileak hauek dira: aitzinean ezkerretik eskuinera, Jose Ibarra, Estamoako Severiano Agirre eta Istolako Jose Arretxea. Gibeleko aldean Alsuetakobordako Basilio Aranbillet. Prozesioan Pedro Arretxea eta Antontxo Gonzalez ere ageri dira, bertzeak bertze.