Eskualdean gas naturala jartzeko proiektu berria aurkeztu du Gas Navarra SA enpresak. Proiektu horren arabera, Lesakatik Elizondora bitartekoa izango da gasaren ibilbidea, eta 34.898 metroko luzera izanen du . 13 aldiz zeharkatuko ditu Nafarroako errepideak eta 11 aldiz Nafarroako Foru Komunitateko ugaldeak. Lesakatik Elizondora bitartekoa izango da gasbidea eta, bertzeak bertze, Sunbillako herria eta herritarren zenbait lur ukitzen direla azaltzen da aipatutako proiektuan. Norbaitek proiektu honi buruzko informazio gehiago nahi balu, Nafarroako Aldizkari Ofizialean begiratu dezake bertan azaltzen baitira Sunbillan gas naturalak ukituko lituzkeen lurrak eta proiektuaren gainontzeko xehetasu guztiak.