Joan den urtarrilean jarri zen martxan herriko eskolako jangela eta momentuz hagitz funtzionamendu ona daramala erran genezake. Egunero 13 haur biltzen dira beheko eskolako bigarren solairuan eta bazkaldu ondoren berriro ere eskolan sartzeko ordua iritsi arte han egoten dira. Tarteka, beste zenbait haur ere joaten dira, horretarako aukera baitago nahi duen guztiarentzat.
Orain, berriz, Nafarroako Kutxaren Zeuk aukeratzen duzu, zeuk erabakitzen duzu proiektuen artean sartu da eskolako jangela. Beraz, Nafarroako Kutxako bezero guztiek eskolako jangelari laguntzeko aukera izanen dute inolako gasturik egin gabe. Horretarako Nafarroako Kutxaren bulegora joatea nahikoa da eta bertan ematen dute gainontzeko informazio guztia.