Hizkuntza bat ikasteko modurik emankorrena erabiltzea delako, Bortzirietako, Baztango eta Malerrekako Euskara Zerbitzuek eta Euskaltegiak Solas-laguna egitasmoari jarraipena emanen diote aurten. Euskara ikasten ari direnei euren maila hobetzeko aukera eman nahi da, eta horretarako, euskaldunei deia egin da euskaraz egoki solasten eskua bota dezaten. Astean ordu bat eskaintzeko prest egotea da eskatzen dena, eta noski, euskaraz solastea. Izen emateko: Baztanen Baztango Euskara Zerbitzura idatzi (Foru Plaza z/g, 31700 Elizondo), 948 580006 telefonoan, euskara@baztan.animsa.esen, edo Suinki Euskaltegiko 948 452471ra deitu. Bortzirietan Bortzirietako Euskara Mankomunitean (Herriko Plaza 7, 31790 Arantza), 948 634125en, bortziriak@euskalnet.neten edo Euskaltegira deituz (948 637796). Malerrekan Malerrekako Euskara Mankomunitatean (Merkatarien karrika 17, beheiti, 31740 Doneztebe). Bertzela, 948 451746ra edo Malerrekako Euskaltegira deitu (948 451555).