Arantza, Igantzi eta Etxalarko haurren topaketa

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 31

TTIPI TTAPA

Martxoaren 12an Igantzi, Arantza eta Etxalarko eskoletako haurrek urteroko topaketa egin zuten Etxalarren. Goizeko 11etan hasi zen eguna, Arantza eta Igantziko haurrei ongi etorria eginez. Segidan, Sanbhu taldearen pailazo-ikuskizuna ikusi zuten. Bi pailazoen gorabeherak ikusteaz gain, ikasle, irakasle eta gurasoek ikuskizunean parte hartzeko modua ere izan zuten. Junkal Altzuguren eskolak irakasleak erran digunez, topaketa hauen helburua hiru eskoletako neska-mutikoen arteko harremana sendotzea da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun