Martxoaren 9ko Estatu espainiarreko hauteskunde orokorretan abstentzioak %50a gainditu zuen Etxalarren. 643 laguneko zentsotik 310ek bozkatu zuten, eta 333k ez. NaBaik 147 botu eskuratu zituen, duela lau urte baino 16 guttiago. UPNk 5 botu beheiti egin zuen eta 86 eskuratu zituen. PSNk 12 goiti egin zituen eta 52 lortu. IU 6 boturekin gelditu zen.