Igande honetan, apirilak 6, eginen da Larraburuko urteroko Batzar Orokorra. 12:30ean paratu dute hitzordua egoitzan eta, beti bezala, aitzineko urteko kontuak, aurtengo aurrekontuak, eta junta-berritzea planteatuko dira. Jose Jabier Zubietak aurten beteko du urtea lehendakari lanetan.