Etxalartarrak Euskal Herriko mus txapelketan

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 31

Martxoaren lehenbizian hasi zen Euskal Herriko VI. Mus Txapelketa. Iparra-Hegoa elkarteak antolatuta, herri aunitzetan ari dira aste hauetan hordagoka eta tartean, etxalartarrak parte hartzen ari dira. Martxoaren 14an jokatu zen Herrikon lehenbiziko kanporaketa, eta Jose Luis Irisarri Matxine eta Mattin Sanzberro izan ziren irabazleak, Nerea Mitxeltorena eta Nagore Ansalasi irabazi ondotik. Hortaz, Matxine eta Mattin dira herriko ordezkariak txapelketa honetan. Joan den larunbatean, martxoak 29, Leitzan jokatu zuten hurrengo kanporaketa eta ondotik, Seguran izanen da finala apirilaren 5ean. Oraindik bidean daude, baina suerte pixka batekin, emaitza onak lortu ditzakete txapelketa honetan. Animo, eta zorte on!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun