Santiago Mitxeltorena eta Gaston Lestuzzi txapeldun Larraburuko Magra Txapelketan

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 31

Martxoaren 15ean jokatu ziren Larraburuko Magra Txapelketako mus eta partxiseko finalak. Santiago Mitxeltorena eta Gaston Lestuzzi izan ziren museko txapeldunak eta Prudentxio Elizalde eta Jabier Irisarri azpitxapeldunak. Partxisean, berriz, Asun Elizalde eta Birjinia Arburuak irabazi zuten. 24 lagunek hartu zuten parte txapelketan, eta 16 lagunek partxisean. Urtero bezala, finaleko egunean egin zuten sari-banaketa eta, nola ez, ondotik, afaria. Txapelketa hau akabatu orduko, Udaberriko Sariketarekin hasi dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun