9 urtetik 18 urtera bitarteko bertsozale gaztetxoei ongi pasatzeko aukera ezin hobea eskainiko die aurten ere Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak. Bertso-udalekuak eginen dira Euskal Herri mailan, eta gehienak uztailean eginen badira ere irailean ere izanen da aukera. Udalekuetarako hautatuko txokoak Ligi-Atherei (Zuberoa), Eulate (Nafarroa), Aubixa (Elgoibar, Gipuzkoa) eta Zuhatza (Araba) dira. Ligi-Atereiko eskaintza 9-12 urtekoei bideratua dago eta bi txandatan eginen dira udalekuak: uztailaren 1etik 6ra eta 7tik 12ra. Eulaten 12-15 urte artekoek izanen dute lekua, eta lehenbiziko txanda uztailaren 7tik 16ra eginen da eta bigarrena 18tik 27ra. Aubixkako eskaintza 15-18 urte artekoei dago zuzendua eta uztailaren 10etik 19ra zabalduko ditu ateak. Zuhatzan, berriz, 10 eta 12 urte arteko haurrentzako egonaldia antolatuko da, eta irailaren 2tik 5era egiten ahal izanen da hori. Izena emateko www.bertsozale.comen edo 943 217798 telefonora deituta.