Ene lertxun maitia:

TTIPI TTAPA 2008ko mar. 31a, 10:32

Nik maite zaitut, izaki biziduna zarelako, Naturaren alaba zarelako, berari eta ez bertze inorri, kaso egiten diozulako, jatera Nik ematen dizudalako, zarena zarelako.
Nik maite zaitut, zure hegaldi dotoreengatik, zure moko zorrotzagatik, zure ehizaldi baketsuengatik, zure zango luzeengatik, zarena zarelako. Niri ez zait inporta, kilo erdi amuarrain jan behar baldin baduzu bizirik irauteko (nireak dira, Nik hazituak, Nik bizia emanak), egunero Nire Baitan somatzen bazaitut egin behar duzuna egiten baduzu. Horregatik, ene Lertxun maitia, ez kontutan hartu aurreko Ttipi-Ttapan arrantzale batek idatzi zuena. Badira berarekin bat ez datozenak, naturaz gozatzeko natura esplotatu behar ez dutenak, ezer hartu gabe maitatzeko prest daudenak. Amuarraina arrantzatzea eskubide bat ez dela uste dutenak.
Nik ezagutzen ditut horrelakoak… Hauek ez dizute egurra emango, ezta ubarroi «maltzurrei» ere. Beno, NIK behintzat ez, Lertxun maitia.

Joxean Ortega Igantzi

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun