Magna BKTk Ohorezko Mailarako Promoziora sailkatzeko lehen aukera izanen du igandean

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 28a

Gipuzkoako ligetan ari diren eskualdeko taldeek ez dute jardunaldirik izanen

Aste Santu ondoko lehen asteburu honetan, eskualdeko zenbait kirol taldek atsedenaldia izanen dute oraindik. Honela, Gipuzkoako ligetan ari diren futbol eta areto-futbol taldeek ez dute jardunaldirik izanen. Bai ordea, maila nazionalean eta Nafarroan ari diren futbol eta eskubaloi taldeek. Partidarik garrantzitsuena Magna-BKT emakumeen eskubaloi taldeak dauka. Igandean jokatuko du liderraren kontra Barakaldon eta berdinketa aski du Ohorezko Mailarako Promoziora sailkatzeko. Bi partida falta zaizkie baztandarrei, igandekoa eta hurrengo asteburuan Elizondon jokatu beharrekoa, laugarren sailkatuaren kontra. Bi partida zail, baina lau puntuetatik bakarrarekin aski izanen dute, denboraldiko lehen helburua betetzeko. Gainerakoan, honako partidek osatuko dute jardunaldia:

FUTBOLA

Nafarroako Preferenten
Aurrera – Lagun Artea, igande arratsaldeko 17:00etan Arkiskilen.

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan, igoera fasean
Etxarri Aranaz – Baztan, larunbat arratsaldeko 17:00etan Etxarri-Aranazen.

Nafarroako Erregionaleko lehen mailako kopan
Doneztebe – Beti Kozkor, larunbat arratsaldeko 19:30ean Atarrabian.

Nafarroako infantilen lehen mailan
C.N. Pamplona – Doneztebe, larunbat arratsaldeko 17:00etan Taxoaren.
Beti Gazte – San Cristobal, larunbat arratsaldeko 16:00etan Mastegin.
Baztan – Etxarri Aranaz, larunbat goizeko 11:30ean Lekarozko institutuan.

Nafarroako Alebinak futbol-7
Doneztebe – Teresiano, larunbat eguerdiko 12:45ean Doneztebeko eskolan.

ESKUBALOIA

Emakumeen Lehen Maila Nazionalean
Baseti Zuazo - Magna BKT, igande eguerdiko 12:00etan Barakaldon, liderraren kontra.

Senior gizonezkoen lehen mailan
Erreka – Tafalla, larunbat arratsaldeko 4:30ean Donezteben.

Kadete neskak
Erreka atsedena.

Kadete mutilak
Erreka – Atarrabia, larunbat goizeko 10:30ean Donezteben.

Infantil neskak
Itxako - Erreka larunbat goizeko 11:00etan Lizarran.

Alebin neskak
Itxako C – Erreka, larunbat goizeko 11:00etan Lizarran.

SASKIBALOIA

Junior mutilak
Lekaroz – Jesuitinas, larunbat arratsaldeko 18:00etan Elizondoko kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun