Xabier Mendioroz, Doneztebeko margolariaren akuarela lanak ikusgai daude Nafarroako Medikuen Elkargoko Fundazioan, Iruñelo Baja Navarra etorbidearen 47garren zenbakian. Erakusketaren inaugurazioa martxoaren 26an, asteazken arratseko 20:00etan eginen da eta apirilaren 25a arte zabalik izanen da. Astegunez irekia egonen da erakusketa, goizeko 10etatik gaueko 22:00etara.
16 urtez geroztik margotzen
Xabier Mendioroz margolaria gazterik hasi zen margotzen. 16 urterekin, bere lehengusua den Jose Mari Apezetxea margolari ezagunarekin hasi zen lehenbiziko apunteak egiten eta orain, 50 urte beranduago, bere lanak ikusgari daude Nafarroako Mediku Elkargoaren Fundazioan. Mendiorozek aisa asimilatzeko moduko estilo dauka eta ikusleak abudo antzematen du bere norabide poetikoa: bailarak, basoak, baserriak, elizak… batzuetan ezagunak, bertzeetan ez, baina beti interesa pizten dutenak.
Marrazkirako erraztasun handia
Teknikoki, Xabier Mendiorozek erraztansun handia du marrazkirako, eta horrek une bakoitzean ikusten duen panoramikak sortzen dizkion inpresioak eta sentimentuak berehala jartzeko aukera ematen dio. Bere kolore-paleta goxoa da, berde eta okreekin osatua gehien bat, baina baita gorri, beltz eta urdinekin. Planteamendu hauekin arrakasta lortzeko akuarelaren teknika erabiltzen du.