Ander Erasun, Aurtizko 17 urteko aizkolari gazteak marka ahalegina eginen du datorren apirilaren 6an, Doneztebeko frontoian, eguerdiko 12etan. Hain zuzen 20 kanaerdietara marka ofíziala ezartzen saiatuko da. Egiten duen saioa Nafarroako eta Euskadiko Herri Kirol Federazioak kontrolatua izanen da eta dopping analisia eta guzti izanen du.
Apusturik ez, marka bai
Marka ahaleginaren noindik norakoak aipatuz, gogoratuko duzuen bezala, joan den otsailaren 24an apusturako deialdia egin zuen Ander Erasunek, 19 urtez beheitiko edozein aizkolariri 16 kanaerdikotara 6.000 euro jokatzeko prest zegoela aipatuz. Martxoaren 7rako hitzordua jarri zuen Tolosako Kantabriko ostatuan, baina egun horretan, ez zen inor azaldu apustua egiteko intentzioarekin. Beraz, desafioa bertan behera gelditu zen. Hori dela eta orain marka ahalegina egitera aterako da Ander Erasun, orain bere ustez sasoi punttu arras onean dagoelako.