Haur Kantari jaialdien azken saioa igandean eginen da Iruñeko Gaiarren

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 13a

Eskualdeko zenbait kantarik parte hartuko du

Igande honetan, martxoaren 16an, goizeko 11:30etik aitzinera eginen da Iruñeko Gaiarre antzokian Nafarroako Haur Kantari Jaialdien hondar saioa. Honako hauek izanen dira partehartuko duten kantariak.

Txikien mailan

Ainhoa Amezketa Tabarkako bakarlaria Mikel Urdangarinen “Txatxamatxalinatxu” kantarekin. Aranguren Ibarreko Lino Otano musika eskolako Josu Zabala bakarlaria Itoitz taldearen “Hegal egiten” kantarekin. Altsasuko Ane Martinez eta Aintzane Diaz bikotea “Xalbadorren heriotzean” kantarekin. Goizuetako Oihane Zugarramurdi eta Ainhoa Zabaleta bikotea Oskorriren “Topa dagigun” kantarekin. Altsasuko Zelandi eskolako taldea Anje Duhalderen “Ama Euskal Herria” kantarekin. Berako Jesusen Bihotza ikastetxeko “Axuriak” taldea Betizuren “Oholtzara” kantarekin. Altsasuko Zelandi eskolako taldea herrikoia den “Topa dadigun” kantarekin. Lekunberriko Larraun taldea herrikoia den “Markosen txarrixe” kantarekin. Tafallako Akelarreak taldea herrikoia den “Anttoni eta Antton” kantarekin eta Murtxanteko “Aupamurtxante.com” taldea Pirritx eta Porrotxen “Aberatsa naiz” kantarekin.

Gaztetxoen mailan

Zentronikoko Elorri Askasibar bakarlaria Benito Lertxundiren “Oria ibaia” kantarekin. Lizarrako Marta Moreno bakarlaria Benito Lertxundiren “Herribehera” kantarekin. Leitzako Naia Barriola bakarlaria Suhar taldearen “Iraganen isla” kantarekin. Iruñeko Gurutze plazako institutuko Saioa Loinaz bakarlaria Ken 7 taldearen “Zenbat min” kantarekin. Altsasuko Jaione Diaz eta Aintzane Diaz bikotea Sugan taldearen “Sinisten” kantarekin. Berako Toki Ona institutuko Ioar Tainta eta Maddi Sese bikotea Etzakit taldearen “Urrun izan arren” kantarekin. Doneztebeko musika eskolako Sara Apeztegia eta Nerea Matxiñena bikotea Sugan taldearen “Itxura garestia” kantarekin. Burlatako Askatasuna institutuko taldea Oskar Estanga eta Gabari taldearen “Bizi bizi” kanatrekin. Baztan-Lekarozko “Ttuku-ttuku” taldea herrikoia den “Aitorren hizkuntza zaharra” kantarekin.

Epaimahaia

Igandeko hondar saioan, gainerako saioetan bezala Jon Iratzoki beratarrak, Jaione Olazabal aresoarrak eta Fermin Iriartek izan zuten epaitzeko lana eta egia errateko, nahiz eta txapelik eta saririk ez den izanen, ziur ez dela batere lan xamurra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun