Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolako ikasleek Zugarramurdira bisita eginen dute martxoaren 12an, asteazken arratsaldean. 16:45ak aldera karrikaz karrika hedatuko dituzte musika doinuak eta 17:30ean kontzertua eskainiko dute.
Egitarau zabala
Lehenik, Josebiñe Agirrek teklatuan, Mari Jose Bergara irakaslea lagun duela, “Anai Xanti” herrikoia eta Lajos Papp-en “Polish Folk Dance” eskainiko ditu. Ondotik, Ane Eltzaurdiak txistuarekin eta Jokin Pinatxok teklatuarekin “Gernikako Arbola” joko dute. Abesbatza taldek hartuko du txanda, Bustoren “Dunbala-Dunbala” eta Williams-en “Doe-Ba” abesteko. Ondotik, Sara Maritxalar bibolinjoleak Alan Menkeren “Under the sea” edo La Sirenita abestia joko du. Segidan, Sara Maritxalar, Nahia Gartzia, Unai Amoros eta Jone Olaetxeak osatutako biolin taldeak “Every breth you take” joko du. Akordeoi taldeak, Irene Martinez eta Idoia Martinez teklatuetan lagun dutela, Mixel Ducau eta Xabier Amurizaren “Lurra” joko dute. Trikitixa eta pandero taldeak Kepa Junkeraren “Gaztelugatxeko martxa” eta Natxo de Feliperen “Furra Furra” joko dute; txistu taldeak, Reiman-en “Zirkoaren Sonatatxoa” eta Ansorenaren “Txalo Polka” joko ditu. Musika eta mugimendua ikasten dute 3, 4, 5 eta 6 urteko neska-mutikoek, prestakuntza eta lehen eta bigarren mailako ikasleek, Mari Jose Bergara teklatuan dutela, “Sorginaren gaua” joko dute. Zugarramurdin daudela probestuz, kantu egokia, dudarik gabe. Kontzertua akautzeko, perkusio taldeak Itoizen “Lau teilatu” joko dute lehenik eta “Afrokada”, azkenik.
Ondotik berendua
Kontzertua akaututa, s18:30ak aldera berendua izanen dute.