Txarutako pilotariek emaitza onekin itxi zuten 2007a

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 7a

Argazkia: Juanjo ATXA TTIPI TTAPA

Martxoan egon arren, aipatzekoa da, Txarutako pilotariek emaitza onekin bukatu zutela 2007a. Gartzarongo Txapelketan Ugaitz Elizalde eta Arkaitz Untxalo iturendarrak txapeldunak izan ziren kimuetan, eta Igor Arregi donamariarra eta Gaizka Otxandorena almandoztarra —argazkian— helduetan. Burlatako Udako torneoan Unai Madariaga urroztarrak kadete mailan eta Xabier anaiak gazteetan finalerdiak jokatu zituzten. Nafarroako kluben arteko txapelketan, berriz, Xabier Elizalde iturendarra eta Toni Uharte amaiurtarra azpitxapeldunak gelditu ziren helduetan (Gure Txokoarekin). Aritz Juanenea saldiastarrak kadete mailan eta Unai Barberena iruritarrak eta Xabier Madariagak gazteetan finalerdiak jokatu zituzten. Joxean Tolosa Torneoan Xabi Arraztoa iruritarra finalerdietan kanporatu zuten. Lizarrako Txapelketan finalerdiekin konformatu behar izan zuten bortz pilotari hauek: Iker Espelosin (Sunbilla), Untxalo, Joseba Apeztegia (Irurita), Beñat Oronoz (Lesaka) eta Unai Barberena. Halere, Oronozek Eguberrietako torneoan txapela lortu zuen, eta Gaizka Otxandorenak Cenizeron, Lezon eta Urdulizen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun