Marise eta Mixel Dibar mus txapelketako garaile

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 7a

Argazkiak: LOL TTIPI TTAPA

Marise eta Mixel Dibar dira aurtengo Sarako muslaririk onenak. Herriko Etxeko Edantegiko txapelketa irabazi dute, finalean Pierre Arotzarena eta Panpi Etxeberria menean hartuz. Hirugarren postua Peio Iziaga eta Beñat Harregirentzat izan zen. Bigarren mailan, Jamatit Amestoy Sipa eta Pierre Etxeberrik irabazi zuten. Sailkapen fasean ez ziren hain ongi aritu, eta beraz II.mailarako baizik sailkatzea ez zuten lortu. Hortik aitzinera partida guziak irabazi zituzten baita finalean Odile Aiez eta Celine Guridiren kontra ere. III.mailako finalean, Claude Etxegarai eta Pantxo Orgogozo, Jon Etxebeste eta Jon Paterneren aurka aritu ziren, baina eskarmentua alde zutela lehenak nagusitu ziren. Argazkian lehen eta bigarren mailako txapeldunak ageri dira, Edantegiko etxekoandre Maixan Santesteban eta Veronique Iturriarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun