Euskal Herriko ezker paretako joko garbikotxapela jantzi eta gero, benjamin mailan aritzen diren Thomas Peyresaubes eta Mathieu Arrietak gauza bera egin dute Frantziakoarekin. Otsailaren 16an etxean ari zen Paueko taldea erraz menperatu zuten 40 eta 16. Indarrez eta teknikaz hobeak izan ziren, eta erreboteko txapelketan ere faboritoak izanen dira. Taldea osatzeko hauekin arituko da Anthony Azkarraga.