Sarako Korrika Trail lasterketa heldu den martxoaren 30ean jokatuko da. Pixkanaka proba bere bidea egiten ari da, eta aurtengoa III. edizioa izanen du. Lasterkariak plazatik abiatuko dira Larruneraino, eta handik beheiti Gondendiagaraino (Benta Beltza). Han itzulia emanen dute, eta kasik etorritako bidetik joanen dira errebotean izanen den helmugara. Orotara 25 kilometro dira. Informazio gehiago, www.sarakorrika.com web orrian atzeman daiteke.