Dena prest da XXV. Idazleen Biltzarrerako

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 7a

Bazko astelehenean eginen da, goizeko 10etatik aitzinera

Idazleen Biltzarra bazko astelehenarekin ospatuko da, eta aurten 25 urte beteko ditu. Usaian bezala, 110 bat idazle, argitaletxe, elkarte eta egunkari bilduko dira kiroldegian. Berrikuntza gisa, margo eta argazki erakusketa Lurberri gelan izanen da ikusgai. Aurtengo Biltzarreko Saria Xipri Arbelbide eta Txomin Peilleni emanen zaie. Eusko Ikaskuntzako dirulaguntzak eta bekak ere egun horretan banatuko dira ikertzen ari diren 10 gazteri. Bestalde, Piarres, Charritton, Jon Casenave eta Henri Duhauren azken liburuak aurkeztuko dira. Biltzarra goizeko 10etan hasiko da, eta ateak 17:00etan hetsiko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun