Zugarramurdiko lanak akituak

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 7a

Erdizka geldituak ziren Zugarramurdiko lan batzuk finitu dira dagoeneko: autoek abiadura murrizteko koskak pintatuak daude eta behar diren seinaleekin markatuak gelditu dira.

Bertzalde, gan den udaberrian haurrendako parke berria ireki zen, baina sasoia pasatua zenez, ez ziren zuhaitzak landatu. Orain bai. Hortxe jarri dituzte 10 zuhaitz koxkor, udako eguzkiari itzal pittat egiteko. Parke honetan ataka berria jarri da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun